Bio-based materials

BIO-BASED MATERIALS biomasatik eratorritako materialen ikerkuntzarako proiektu bat da. Helburua da ohiko materialen ordezko alternatibak aztertzea, sarritan eragin kaltegarria baitute ingurumenean. Biomasarekin eginiko material horiek garatzea planetarako onugararria da, eta, gainera, sentsazio, kolore, testura, usain eta erabiltzaile eta objektu arteko interakzio berriak eskain litzake. Proiektua Valentziako EASDaren Poroduktuen Diseinu Tituluaren Amaierako Lanaren barruan garatu zen.

Egilea

ISAAC CORES IRAGO produktu-diseinatzailea da eta Santiago de Compostelan eta Valentzian ikasi zuen. 2018an lortu zuen titulua, biomasatik eratorritako material iraunkorren gaineko ikerlan batekin. Jakin-mina du eragile. Gaur egun, haren helburua da mundu hobea lortzea, diseinuaren eta berrikuntza sozialaren bitartez.

Bideoa