Brandalism

BRANDALISM nazioarteko artista- eta aktibista-talde aitortua da. Botere korporatiboari erronka jotzen dio, eremu publiko zein digitalean, mundu osoan zehar. Publizitate korporatiboak gure bizitzako aspektu guztiei eragiten die: gure buruarekin zein gorputzarekin nola sentitzen garen; generoa, arraza eta klasea nola ulertzen ditugun; besteak eta inguratzen gaituen munduan nola hautematen ditugun.

XXI. mendeko gerra kulturaletan, funtsezkoa da botere korporatiboaren kontrako erresistentzia eta erresilientzia. Ildo horretatik, txaleko islagarriak, giltza bereziak eta sormen-printzipio partekatuak nahikoak dira botere korporatiboari kargu hartzeko okupaziorik handiena sortzeko publizitate-espazioaren barruan. Normalean kontsumoa goraipatzen duten publizitate-espazioetan esku hartzean, Brandalismek ‘subvertising’ (‘subverting advertising’ terminoen batura) hartzen du protesta masiboko eredutzat, kapitalismoaz eta kontsumismoaz bestelako mundu batekin amets egiten dutenen mezuak zabaltzeko.

Weba

http://brandalism.ch

Herria

Nazioarteko kolektiboa