Centros de barrio Oaxaca

CENTROS DE BARRIO, OAXACA partaidetzaren gaineko proiektua da. Las Azucenaseko herritarrak bildu eta antolatzen dira, eta kaleen eta espazio publikoen eraikuntzan eta zerbitzuen garapenean parte hartzen dute, elkarrekin lorategia eraikitzeko Las Azucenasen. Material biriziklatuak erabiltzea pentsatu zuten, hala nola eko-adreiluak, hau da, birziklatu ezin diren hondakin garbi, lehor eta ez arriskutsuekin betetzen diren PET botilak.

Egilea

ELISA DE SIMONE city maker-ak arkitektura-ikasketak egin zituen, eta diseinu parte-hartzaileko hiri-proiektu iraunkorretan ardaztu du haren lan-ibilbidea. Eskarmentu handia dauka hiri-sektore zaurgarrietan komunitatea bultzatzea, kohesio soziala eragitea eta aisialdi- eta hezkuntza-zentroak sortzea helburu duten mugikortasun-proiektuetan eta haurrentzako eta kulturarako ekipamendu publikoetan.

Bideoa