Cubiertos

CUBIERTOS hainbat azoketan berreskuratutako ehun mahai-tresna baino gehiagoz osatutako lanpara bat da. De Bigot Enrotllat tailerrak Valentziako gastronomia-elkarte batean egindako “Degustación de Diseños, objetos a partir de elementos de cocina” erakusketaren barruan sortutako pieza bat da.

Egilea

DE BIGOT ENROTLLAT Plabok eta Xanek osatzen dugu, Diogenes sindromea eta neurriz kanpoko sormena duten Valentziako bi diseinatzaile industrial, alegia. Gure objektu ahaztuen tailerrean/estudioan/dendan, kutsu eskultoriko handia duten objektu bereziak eta sinestezinak sortu, asmatu eta saltzen ditugu. Edozein objektu beste edozein gauza bilakatzen dugu.