Disarming Design from Palestine

DISARMING DESIGN FROM PALESTINE hausnarrarazten gaituen diseinu-marka bat da. Diseinatzaile eta artista garaikideek sortutako objektu palestinar baliagarriak garatzen, aurkezten eta saltzen dituzte, bertako ekoizleekin elkarlanean. Markaren helburua da Palestina garaikideari buruzko beste kontakizun batzuk hedatzea eta gatazka-egoeretan sormenak duen rolari buruz hausnarraraztea. Diziplina anitzeko lan-harremanak bultzatuta, eredu artistiko berriak sustatzen ditu, eta artisau-ekoizpenerako ideia berritzaileak elikatu, artisautzaren adierazpen tradizionalari beste dimentsio bat emanez. Artea eta diseinua tresna baliotsuak dira, errealitate politiko, kultural eta sozialei buruz eztabaida serioa edukitzea ahalbidetzen digutelako.

Al Quds (Jerusalem) egunkarian ‘Al Quds duela hogei urte’ izeneko atal bat dago, duela bi hamarkadatako azalaren argazkiarekin. Albiste horiek gaur irakurrita, ez dirudi hogei urte igaro direnik. Gai berdinak errepikatzen dira: bake-elkarrizketak, bahituak, Jerusalem eta errefuxiatuak. Argi dago aldaketa halabeharrezkoa dela. Egunkari palestinar zaharrez osatutako maché paperarekin egindako katilua da. Katiluak Disarming Design from Palestine markakoak dira, Palestinako tresnak saltzen dituen diseinu-marka, probokatzeko pentsatua izan dena.

Egilea

Disarming Design from Palestine irabazi-asmorik gabeko konpainia gisa erregistratuta dago Palestinan, eta fundazio gisa Herbehereetan. Halaber, estudioa eta biltegia ditu Belgikan. Birzeit-en alde zaharrean du egoitza, eta diseinu-programa bat eskaintzen du bertan.

AHMAD NASSAR artista bisuala Jerusalemen jaio zen 1974an. Instalazioa, multimedia, zeramika eta eskultura ditu bere jardun. Arte-irakaslea izan da instalazioan, multimedian, zeramikan eta eskulturan. Ahmed Nassarrek Hezitzaile Artistikoko gradua egin zuen Helwango Unibertsitateko Hezkuntza Artistikoko Fakultatean (2002), Kairon, Egipton.

Weba

http://www.disarmingdesign.com

Herria

Birzeit, Palestina