Dispositivos móviles de cocina, sonido y acción

1000 litroko ur-andel birziklatuekin egindako gailu mugikor auto-eraikiak dira. Sukalde hauek hainbat egoeratan erabili dira, sukaldaritza gizarte-ekintzako tresnatzat gizarteratzeko asmoarekin beti. Tankcocina de Todo Por la Praxis proiektu irekian oinarrituz, talde handien beharrak asetzeko gai diren sukaldeak sortu ditugu.

EL CAMIÓN GUERRILLA diziplina anitzeko hainbat arte-jarduerari euskarri emateko gailua da, espazio publikoetan artea gizarte-ekintzarako tresnatzat erabiltzea helburu izanik.

LA MOCHILA DE COCINA sukaldaritza-sorta mugikorra da, eta edozein lekutan lau mahaikiderentzako sukaldea/jatetxea muntatzeko aukera ematen du. Tresnak elikadura osasungarria, duina eta sortzailea bermatzen du, sukalde-instalazio finko baten beharrik gabe.

“Manuscritos de la Cocina de Guerrilla Sukaldea” errezeta-liburua eskuz idatzitako sukaldaritza-gidaliburua da, eta sukaldaritza sortzailea, sukaldaritza-tekniken “hackeoa” eta goi-mailako sukaldaritza utzi eta berezko gerrilla-sukaldaritza osatu duten bi sukaldariren hausnarketa filosofikoak konbinatzen ditu. Liburuan, anakosukaldaritzaren edo sukaldaritza askearen printzipioak azaltzen dira, eta baita abangoardiako eta tradiziozko sukaldaritza-tekniketan inspiratutako zenbait errezeta ere, Basque Culinary Center-ek gauzatu zuen lehenbiziko Kudeaketa eta Berrikuntza Masterrean landutakoak.

Egilea

GUERRILLA FOOD SOUND SYSTEM kultura hedatzeko plataforma bat da, eta ikuspegi sozialeko edukiak sortzea eta sormen-formula berriak aurkitzea du helburu.

Weba

www.cocinadeguerrilla.com

Herria

Vitoria-Gasteiz, España