El instrumento que se desangra

Musika-tresna esperimental hibridoa da, eta tanta-jario bidezko perkusioa eta eskuz egindako sistema elektromagnetikoa konbinatzen ditu. Ixteko giltza baten bidez, metalezko xafla baten gainean esekita dagoen ontzi bateko likidoaren tanta-jarioaren maiztasuna kontrola daiteke, eta, horrela, erritmo-patroi erregularrak sor daitezke. Erabilitako materialak aurkitutako objektuak dira, hainbat lehengairekin ekoitziak. Zenbait pieza beste musika-tresna batzuetatik datoz.

Egilea

2009tik, Jonathan García Lanak (1985, Hasselt, Belgika) soka-instrumentuak sortu eta konpontzeko teknika esperimentalak ikertzen ditu, “TUNIPANEA” goitizenarekin, eta hainbat jarduera burutzen ditu jendaurrean, hala nola tailerrak, erakusketak, ekitaldi bereziak, kontzertuak eta egile-instrumentuak diseinatzeko enkarguak. Haren sormenetan, aurkitutako objektuak eta hark egindako elementu elektronikoak konbinatzen ditu. Hala, eguneroko teknologiaren erabilerei esanahi berria ematen die, adierazpen-tresna eta eraikuntza sozialeko mekanismo bihurtzen baititu.

Weba

www.tunipanea.com

Herria

Bilbao, España