Elkartoki

ELKARTOKI proiektu pedagogikoa eta parte-hartzailea da, eta ikastetxeetako espazioak eraldatzea dauka helburu. Proiektua sortu zen jolastokien erabileran dauden desparekotasunei irtenbidea emateko eta espazio horien ezaugarrien eta haien kudeaketa- eta erabilera-ereduaren gaineko kezkarengatik. Elkartokik helburu du jolastokiaren eta eskolako espazio komunen erabilera eta dinamikak aldatzea, diseinu- eta sormen-tailerren bitartez. Horietan, ikasleek lanak, gailuak edo esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte.

Egilea

TIPI lau emakumez osatutako kooperatiba bat da, Bilbon kokatutakoa, eta lurraldeekin, erakundeekin eta pertsona-taldeekin lan egiten du, eredu eta eskema konbentzionalak eraldatzeko helburua duten proiektuetan. Gure proiektuetan, diseinu-prozesuak irekitzea lortu nahi dugu, rol eta dikotomia tradizionalak hackeatuz. TIPIn, eraldatzeko diseinatzean eta diseinuaren bitartez eraldatzean sinesten dugu.

Bideoa

Weba

https://wearetipi.co

PATIOA DENONA DA

Herria

Bilbao, Espanya