Flor-e

FLOR-E loreen analogia natural gisa sortu zen: loreen robotizazioa, espezie organikoek nekez konkista ditzaketen testuinguruak konkista ditzan. Homologo naturalek bezala, ura behar du, eta sentsore baten bidez (sustraia), hezetasuna detektatu eta antesia (hau da, loratze-aldia) aktibatzen du, mikrotxipean ezarritako kode batekin. Dokumentazioaren helburua da zaharkitzearekin, baliabide naturalen erabilera okerrarekin, osasun-arriskuen fokuekin eta paisajismoaren lapurretarekin lotutako giza jardunbideak agerian uztea.

Egilea

Juan José Alfaro Alfaro ACTITUD ATELIER aholkulatitzako kide da, eta arkitekturan lizentziatu zen Costa Ricako Veritas Unibertsitatean. Haren lanak hainbat arte-proiektu biltzen ditu, eta Costa Rican, Panaman eta Espainian erakusketak egin ditu. Duela gutxi, SAC07 saria jaso zuen, Antofagastan (Txile) arte-egoiliar izateko.

Bideoa