Fos

Milioika pertsonek erabiltzen duten produktu batez (eguzkitako betaurrekoak) baliatuta, FOS proiektuak hondakinik gabeko etorkizuna landu nahi du, hezkuntzaren eta produktu-diseinuaren bitartez. Halaber, helburu du kontsumitzaile pasibo izatetik kontsumitzaile aktibo izatera igarotzeko espazioa izatea. Erabiltzaileek material bakarreko betaurrekoak egiten dituzte, tailer praktiko batean. Betaurrekoak apartekoak dira, eta pertsonaliza daitezke. Tokiko industriatik ateratako plastiko-hondakinekin eginda daude, eta haien bizitza erabilgarria bukatzean hondakin-kudeaketaren arazo ez izateko diseinatu dira.

Egilea

Marc Benito Padrónek eta Aniol López Pradasek osatzen dute ESFÉRICA. Erakundeak 2014tik jarduerak burutzen ditu gure kontsumo-gizartearen paradigma aldatu nahi duten unibertsitateetan, eskoletan eta erakundeetan. Aldi berean, tailer praktikoetan irakasten duten guztia islatzen duten produktuak diseinatu eta garatzen dituzte.

Weba

http://www.fosworks.com

http://www.esferica.org

Herria

Barcelona, España