Gambiologia

GAMBIOLOGIA sormen-plataforma bat da, eta tokiko gambiarra tradizioa darabil inspirazio-iturritzat, arte- eta teknologia-lanak sortzeko. Gambiarra inguruan dituzun gauzekin inprobisazio burutsua eta prekarioa egitea da, gauzak konpontzeko edo behar duzun hori sortzeko. Gambiologia plataformak asmamenaren gaineko ikuspegi hori arte elektronikoetan nola aplikatu ikertzen du, funtzio anitzeko gailuak sortzeko. Proiektua talde gisa sortu zen, eta jarduera-eremua handitzen joan da. Gaur egun, kide ugari biltzen ditu hainbat herrialdetan, eta ekimen kolektiboetan parte hartzen dute, Facta aldizkariaren eta Gambiólogos erakusketen bidez.

Egilea

FRED PAULINO (1977) artista, diseinatzailea, ikertzailea eta kuradorea da. Belo Horizonten (Brasil) jaio zen, eta bertan bizi da oraindik ere. Informatika BA lortu zuen, eta Arte Garaikidean graduondoko ikasketak egin zituen. .

Bideoa