Instituto Do It Yourself/ IDYS

IDYS lankidetzazko jardunbideekin, maker kulturarekin, hirien baterako espazioekin eta herritar-ekimenekin lotutako ekintza- eta pentsamendu-espazioa da. IDYS bi programa nagusitan ardazten da: lankidetzazko pedagogiak (proiektu kolektiboetan eta komunitarioetan gaitasunak eta trebetasunak garatzeko hezkuntza ez formaleko programa bat) eta sareko lanak proposatzen dituzten esperientzia kolektiboak eta tresna irekiak aztertzen dituzten akademiaz kanpoko ikerketa-prozesuekin lotutakoak.

Egilea

TXP Madrilen errotutako arkitektoz, diseinatzailez eta artistaz osatutako diziplina anitzeko taldea da. TXP lankidetzazko jardunbideetatik abiatzen da haren jardun nagusia burutzeko. Herritarren baterako ekoizpen-prozesuak proposatzen ditu, batera diagnostikatzeko eta diseinatzeko, kolektiboki eraikitzeko eta herritarrek kudeatzeko ereduak kolektiboki finkatzeko.

Bideoa

Weba

http://www.institutodoityourself.org

Herria

Madrid, España