KELAPACK

«Kelapa deitzen diote Indonesian kokoari, hau da, Cocos Nucifera palmondoaren fruituari.» KELAPACK erabili eta botatzeko baxera Cassava bioplastikoz eta Indonesian ugariak diren alga gorriez egina dago. Polimeroa tokiko nekazaritzaren azpiproduktu batekin indartzen da: baztertutako azaletatik ateratzen diren koko-zuntza eta zohikatza. Bilgarria erabat biodegradagarria da, eta ez da naturan metatzen, botatzen dugunean. Materialaren plastikotasunari esker, baxerak kolore eta forma desberdinak izan ditzake. Substantzia naturalekin tindatuta dago, eta pilatzeko diseinatuta. Hala, material fosilez eginda dauden erabili eta botatzeko baxerekin lehia daiteke.

Egilea

POLA SALICKAk diseinu industriala ikasi zuen Varsovian eta Berlinen. Gaur egun, masterra bukatzen ari da Suedian, Lundeko Diseinu Industrialeko eskolan.

RUHAN CHENek China Academy of Art (Hang Zhou) akademian diseinu industriala ikasi zuen. Gaur egun, masterra bukatzen ari da Suedian, Lundeko Diseinu Industrialeko eskolan.

Weba

 

Herria

Varsovia / Hang Zhou, Polonia / China