La Liberación de la Cocina

LA LIBERACIÓN DE LA COCINAk erronka jotzen dio gaur egun etxeko espazioak bizitzeko moduari, horren azkar aldatzen diren bizi-ereduen erdian. Proiektuak modulutan zatitutako sukaldea aurkezten du. Modulu bakoitzak hainbat elementu ditu: hozkailua, kozinatzeko plakak, konketa, biltegiratzeko lekua eta hondakinak sailkatzeko zakarrontziak. Modulu guztiak pilagarriak dira, eta, hortaz, erabiltzaileek haien bizi-estiloaren arabera konfigura ditzakete.

Egilea

ALEJANDRA CALDERÓN Guatemalan jaio zen, eta Istmoko Unibertsitatean akitekturan lizentziatu. Barnealdeko espazioen ahalmenaren gaineko grinari esker, beka bat irabazi zuen Rotterdamen (Holanda) Interior Architecture and Retail Design masterra egiteko, eta bertan bizi da, gaur egun.

Bideo