Lamp pot

LAMP POT proteina-poto zuri batekin egin da, bizi berria izateko eta merkatura itzultzeko tratamendua jaso ostean. Elementu elektrikoak txertatzen zaizkio: larakoa, etengailua, lanpara-etxea, kablea eta kontsumo txikiko LED bonbilla. Objektu berriak argi leuna ematen du, eta begientzako atmosfera erosoa sortu.

Egilea

RICARDO A VIANA DIAS Campo Grande MSkoa da (Brasil). 2005ean, Master Diploma jaso zuen produktu-diseinuan, Milango SPD – Scuola Politecnica di Design eskolan. Ondoren, Bartzelonan argiztatzearen eta altzarien gaineko espezialitatea egin zuen IED institutuan, eta erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen, FAD eta CCCB zentroetan. Gaur egun, elementuak sortzen ditu baztertutako objektuekin eta elementuekin. Haren ustez, birziklatzea egunekorako elementu erabilgarriak garatzeko sormen-iturria eta pizgarria da.

Weba

http://diasbonsdesign.wixsite.com/ricardodias

Herria

Barcelona, España