Lámpara Molécula

LÁMPARA MOLÉCULA hiru dimentsiotako egitura modularretan oinarritzen da. CDak birziklatuz egiten dira. Fabrikazio digitaleko tekniken bidez, CDen moduluak mozten dira, eta elkarrekin lotzen dira, dodekaedroetan oinarritutako egitura poliedrikoak sortzeko. CDen gainazalaren islapen dikroikoaz baliatuz, argi-efektuak sortzen dira.

Egilea

Helbert Suárez arkitektoak eta Remi Melander diseinatzaile industrialak SYSTEM DESIGN STUDIO sortu zuten 2010ean Bartzelonan. Haien diseinuak hainbat ekitalditan erakusteko hautatuak izan dira, esaterako: Interior Design Vancouver 2009, Dwell on design Los Angeles 2010, Milan Design Week 2012, London Design Festival 2012, Beijing Design Week 2013 eta Living Architecture Hong Kong 2014. Birziklatzearen alorrean, Inhabitat Spring Greening Contest USA2010 saria irabazi dute, besteak beste.

Weba

http://www.systemdesignstudio.com

Herria

Barcelona, España