Lendi

LENDI auzokideen artean objektuak partekatzeko aplikazioa da. Aplikazioaren bitartez, unean erabili behar duzun edozein objektu uzteko eska dezakezu (daratulua, kanpin-denda, mahai tolesgarria…), eta baita auzokideei eskuragarri dituzun objektuak mailegatu ere. Lendi aplikazioaren helburua da gutxiago kontsumitzea, planeta zaintzea eta auzoak eta hiriak konektatuago egotea eta kooperatiboagoak eta solidarioagoak izatea.

Egilea

JAVIER VELASCOk sortu zuen Lendi startup enpresa 2007an. Ouishare-n lankide da eta elkarlanezko ekonomian aditua. Ekintzailetzari, plataformaren ereduari eta elkarlanezko ekonomiari buruzko eskolak eman ditu.

MANAURE STOOP ingeniari elektrikoa da. Seat markako autoetan online konektibitatea ezartzeko prozesuaren buru izan da, eta gaur egun, Lendi aplikazioaren CTO eta Nestlé markako IoT kudeatzailea da.

LEANDRO RODRíGUEZ diseinatzaile gragikoa eta UX & UI aditua da. Gaur egun, Lendi aplikazioaren UX & UI diseinuaz arduratzen da.

Bideoa

Weba

http://www.lendiapp.com

 

Herria

Barcelona, España