Oficina Portàtil

OFICINA PORTÁTIL idazmahai konpaktua, hedagarria eta eramangarria da. Jateko, irakurtzeko edo lagunekin tragoxka bat edateko mahai txikia ere izan daiteke. Lehenbiziko prototipoa Medialab-Prado zentroko beka baten emaitza da, eta Fablab batean aurki ditzakegun makinak eta ezagutza- eta esperimentazio-testuingurua erabiliz sortu zen. Piezak egur-ohol laminatu batekin egiten dira, eta lotura metalikorik edo plastikorik gabe mihiztatu. Irudi digitala eskuragarri dago, deskargatu eta pertsonalizatu ahal izateko.

Egilea

LUIS G. SANZek arkitektura ikasi zuen, baina lanbidearen mugetan aritu izan da beti, eta ongizate komunaren alde lan egiten saiatu da. Ia 20 urtez Panaman eta Erdialdeko Amerikan aritu da, garapenerako lankidetzan lehenik eta eraikuntza modular, arin eta ekologikoan gero. 2014tik, Madrilen dago, eta inspirazio demokratikoko arkitektura, hirigintza eta fabrikazio digitaleko proiektuetan parte hartzen du, CivicWise sarearen barruan.

Bideoa

Weba

http://luisgsanz.es

Herria

Madrid, España