RR201

“Roca Recicla” munduko jatetxerik onenetako batean, El Celler de Can Roca jatetxean, hondakinak murrizteko ekimen aitzindaria da. Erabilera bakarreko materialekin, Andreu Carullak salmentan jarriko diren objektu zoragarriak eta erabilgarriak sortzen ditu, proiektua finantzatzeko eta jatetxean erabiltzeko. RR201 ekimena arraina eta itsaskiak garraiatzean erabili ohi diren poliestireno hedatuzko kutxez baliatzen da, eta hainbat erabilera izan ditzaketen aulki hexagonal bihurtzen ditu. Produkzio-prozesua poliestireno hedatuzko kutxak ekoizteko sistema egokitzean datza, eta, hortaz, aulki guztiak desberdinak dira.

Egilea

Materialtasuna, artisautza eta iraunkortasuna helburu izanik, Andreu Carullak betiereko erakargarriak izango diren objektu eder eta biziak sortzen ditu. Txikitan asmatzaile izan nahi zuen, eta amets horri jarraituz, 2006an haren izena daraman estudioa sortu zuen, produktuak diseinatzeko.

Bideoa

Weba

http://www.andreucarulla.com

Herria

Banyoles, España