Tag / REHOGAR 2018

    Loading posts...
  • Altzari Irekiak katalogo

    El CATÁLOGO ALTZARI IREKIAK / MOBILIARIO ABIERTO recoge diferentes elementos constructivos y de mobiliario diseñados en Tabakalera e Hirikilabs durante el período 2013-2018, fruto de una línea de trabajo comprometida con el diseño abierto, la fabricación digital y la creación colectiva. La mayor parte de los elementos han sido creados por ciudadanos participantes en procesos…

    Parrichango

    «Chango-a (orga) betetzea eta su ematea». Argentina errekiengatik da famatua, baina baita 2001eko krisian zehar supermerkatuetan izandako arpilatzeengatik ere. Supermerkatuko orga estandarra parrilla bihurtu da, laser bidez moztu den 1,5 milimetroko lodierako xafla bati esker. Mozteko fitxategia, hornitzaileak eta jarraibideak eskuragarri doan deskargatzeko. Egilea Bondi hitz lunfarda da (Buenos Airesko argota), eta tokiko autobusak izendatzeko…

    Lámpara Molécula

    LÁMPARA MOLÉCULA hiru dimentsiotako egitura modularretan oinarritzen da. CDak birziklatuz egiten dira. Fabrikazio digitaleko tekniken bidez, CDen moduluak mozten dira, eta elkarrekin lotzen dira, dodekaedroetan oinarritutako egitura poliedrikoak sortzeko. CDen gainazalaren islapen dikroikoaz baliatuz, argi-efektuak sortzen dira. Egilea Helbert Suárez arkitektoak eta Remi Melander diseinatzaile industrialak SYSTEM DESIGN STUDIO sortu zuten 2010ean Bartzelonan. Haien diseinuak…

    Orbita

    ORBITA proiektua pieza modularretan oinarritzen da, plastikozko hondakinetatik abiatuz etxerako altzariak muntatzeko. Helburuak dira belaunaldi berrien pentsamoldea aldatzea, haien artean kontsumo arduratsu eta kontzientea bultzatzea eta kontsumitzailea haren produktuen sortzaile gisa duen posizio berria sustatzea. Orbita pieza plastikozko hondakinekin egin da, eskuzko plastiko-injekziorako makina bat erabiliz (Esférica Tailerrarekin lankidetzan) Pieza beste elementu batzuekin konbinatuz, mahaiak…

    Flor-e

    FLOR-E loreen analogia natural gisa sortu zen: loreen robotizazioa, espezie organikoek nekez konkista ditzaketen testuinguruak konkista ditzan. Homologo naturalek bezala, ura behar du, eta sentsore baten bidez (sustraia), hezetasuna detektatu eta antesia (hau da, loratze-aldia) aktibatzen du, mikrotxipean ezarritako kode batekin. Dokumentazioaren helburua da zaharkitzearekin, baliabide naturalen erabilera okerrarekin, osasun-arriskuen fokuekin eta paisajismoaren lapurretarekin lotutako…

    Cubiertos

    CUBIERTOS hainbat azoketan berreskuratutako ehun mahai-tresna baino gehiagoz osatutako lanpara bat da. De Bigot Enrotllat tailerrak Valentziako gastronomia-elkarte batean egindako “Degustación de Diseños, objetos a partir de elementos de cocina” erakusketaren barruan sortutako pieza bat da. Egilea DE BIGOT ENROTLLAT Plabok eta Xanek osatzen dugu, Diogenes sindromea eta neurriz kanpoko sormena duten Valentziako bi diseinatzaile…

    Centros de barrio Oaxaca

    CENTROS DE BARRIO, OAXACA partaidetzaren gaineko proiektua da. Las Azucenaseko herritarrak bildu eta antolatzen dira, eta kaleen eta espazio publikoen eraikuntzan eta zerbitzuen garapenean parte hartzen dute, elkarrekin lorategia eraikitzeko Las Azucenasen. Material biriziklatuak erabiltzea pentsatu zuten, hala nola eko-adreiluak, hau da, birziklatu ezin diren hondakin garbi, lehor eta ez arriskutsuekin betetzen diren PET botilak.…

    Bio-based materials

    BIO-BASED MATERIALS biomasatik eratorritako materialen ikerkuntzarako proiektu bat da. Helburua da ohiko materialen ordezko alternatibak aztertzea, sarritan eragin kaltegarria baitute ingurumenean. Biomasarekin eginiko material horiek garatzea planetarako onugararria da, eta, gainera, sentsazio, kolore, testura, usain eta erabiltzaile eta objektu arteko interakzio berriak eskain litzake. Proiektua Valentziako EASDaren Poroduktuen Diseinu Tituluaren Amaierako Lanaren barruan garatu zen.…

    Oficina Portàtil

    OFICINA PORTÁTIL idazmahai konpaktua, hedagarria eta eramangarria da. Jateko, irakurtzeko edo lagunekin tragoxka bat edateko mahai txikia ere izan daiteke. Lehenbiziko prototipoa Medialab-Prado zentroko beka baten emaitza da, eta Fablab batean aurki ditzakegun makinak eta ezagutza- eta esperimentazio-testuingurua erabiliz sortu zen. Piezak egur-ohol laminatu batekin egiten dira, eta lotura metalikorik edo plastikorik gabe mihiztatu. Irudi…

    TFM: Módulos de activación

    TFM: MÓDULOS DE ACTIVACIÓN COMUNITARIA elementu modularrak dira, eta helburu dute El Calvarioko komunitatearen espazio publiko zehatzaren dinamikak sustatzea, kolektiboki fabrikatuz eta espazioa ulertuz. Moduluak Karibeko pinuen oholekin eginda daude esklusiboki, eta azkoin eta barrekin lotuta, oinarrizko arotzeria-jarduerak erabiliz. Egur-oholak errailekin mihiztatzen dira, erraz pila eta konfigura daitezkeela bermatzeko. Horrela, 20 modulu egin ziren 6…

    Projeto Vizinhança

    PROJETO VIZINHANÇA hiri esku-hartzerako proiektua da, parte-hartzailea eta behin-behinekoa, eta espazio publikoarekin eta espazio horrek komunitateen egunerokoan elkarguneak sortzeko duen gaitasunarekin lotutako gaiak jorratzen ditu. Egilea Projeto Vizinhança ekimenaren helburua da hiri-esperientzia berreskuratzea, gorputzak eta hiriak fisikoki elkartuz, ikuspegi kritiko eta sentikor batetatik. Proiektuaren bitartez, irismen txiki eta ertaina duten ekintzak sustatu nahi dira, hartzen…

    Repensar la periferia

    REPENSAR LA PERIFERIA proiektuaren helburua da Iruñeko aldiriei, kutura bertara iristeko moduari eta aldirietako herri eta auzoen artean eta erdigunearekin sortzen den harremanari buruzko hausnarketa egitea. Funtsean, proiektua “Repensar el Contenedor”arte-bekaren barruan garatutako kultura-ekintzako elementu mugikorrak aktibatzean datza. Sortutako arkitektura mugikorrak, hau da, Totemak, espazio publikoetan jarduera artistikoak eta kulturalak sustatzea ahalbidetzen duten sateliteak dira,…

    Lamp pot

    LAMP POT proteina-poto zuri batekin egin da, bizi berria izateko eta merkatura itzultzeko tratamendua jaso ostean. Elementu elektrikoak txertatzen zaizkio: larakoa, etengailua, lanpara-etxea, kablea eta kontsumo txikiko LED bonbilla. Objektu berriak argi leuna ematen du, eta begientzako atmosfera erosoa sortu. Egilea RICARDO A VIANA DIAS Campo Grande MSkoa da (Brasil). 2005ean, Master Diploma jaso zuen…

    Yellow is the new white

    YELLOW IS THE NEW WHITE zeharkatu eta antzeman daitekeen egitura pneumatikoa da. Egilea CONJUNTOS EMPÁTICOS irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 2012an sortu zen, hainbat helbururekin, hala nola arkitekturaren, artearen eta pedagogiaren eremuetan garatutako lanak hedatzea. Batik bat arkitekto gaztez eta arkitektura-ikasleez osatutako egitura da, eta giza garapenerako prozesuak sortzen ditu, hausnarketa, partaidetza eta eraikuntza kolektiboen…

    Merma (La cara B)

    MERMA (CARA B) banbuaren ahalmen estetikoa eta formala ikertzen du, beste proiektu batzuetako hondakinetatik abiatuz. Banbua plastikoen ordezko material iraunkorra da, azkar hazten delako eta haren bizi-zikloan zehar CO2 xurgatzen duelako. Gainera, energia gutxi behar da banbua prozesatzeko. Banbu-kanaberen eta zehazki, hondakin horien muga dimentsionalak eta formalak aprobetxa daitezke, objektu funtzionalak edo estetikoak sortzeko. Egilea…

    Remaker Lab

    «Txatarra eta jostailuak desmuntatzea “maker” txikien jakin-mina elikatzea da”. Zailena zeuden bezala berreraikitzea da! Baina… zertarako modu berdinean berreraiki? ». REMAKER LAB tailerrak haur, gazte eta helduei aukera ematen die aparteko objektu berriak eta dibertigarriak sortzeko, zaharkitutako jostailuen eta elektronikaren piezak erabiliz. Txatarra, jostailuak eta hautsitako panpinak erabiltzen ditugu, eta mekanika-ezagutzak, oinarrizko elektronika, hainbat tresna…

    Dispositivos móviles de cocina, sonido y acción

    1000 litroko ur-andel birziklatuekin egindako gailu mugikor auto-eraikiak dira. Sukalde hauek hainbat egoeratan erabili dira, sukaldaritza gizarte-ekintzako tresnatzat gizarteratzeko asmoarekin beti. Tankcocina de Todo Por la Praxis proiektu irekian oinarrituz, talde handien beharrak asetzeko gai diren sukaldeak sortu ditugu. EL CAMIÓN GUERRILLA diziplina anitzeko hainbat arte-jarduerari euskarri emateko gailua da, espazio publikoetan artea gizarte-ekintzarako tresnatzat…

    Lendi

    LENDI auzokideen artean objektuak partekatzeko aplikazioa da. Aplikazioaren bitartez, unean erabili behar duzun edozein objektu uzteko eska dezakezu (daratulua, kanpin-denda, mahai tolesgarria…), eta baita auzokideei eskuragarri dituzun objektuak mailegatu ere. Lendi aplikazioaren helburua da gutxiago kontsumitzea, planeta zaintzea eta auzoak eta hiriak konektatuago egotea eta kooperatiboagoak eta solidarioagoak izatea. Egilea JAVIER VELASCOk sortu zuen Lendi…

    Elkartoki

    ELKARTOKI proiektu pedagogikoa eta parte-hartzailea da, eta ikastetxeetako espazioak eraldatzea dauka helburu. Proiektua sortu zen jolastokien erabileran dauden desparekotasunei irtenbidea emateko eta espazio horien ezaugarrien eta haien kudeaketa- eta erabilera-ereduaren gaineko kezkarengatik. Elkartokik helburu du jolastokiaren eta eskolako espazio komunen erabilera eta dinamikak aldatzea, diseinu- eta sormen-tailerren bitartez. Horietan, ikasleek lanak, gailuak edo esku-hartzeak asmatu…

    Lámpara Núcleo

    El instrumento que se desangra

    Musika-tresna esperimental hibridoa da, eta tanta-jario bidezko perkusioa eta eskuz egindako sistema elektromagnetikoa konbinatzen ditu. Ixteko giltza baten bidez, metalezko xafla baten gainean esekita dagoen ontzi bateko likidoaren tanta-jarioaren maiztasuna kontrola daiteke, eta, horrela, erritmo-patroi erregularrak sor daitezke. Erabilitako materialak aurkitutako objektuak dira, hainbat lehengairekin ekoitziak. Zenbait pieza beste musika-tresna batzuetatik datoz. Egilea 2009tik, Jonathan…

    Gambiologia

    GAMBIOLOGIA sormen-plataforma bat da, eta tokiko gambiarra tradizioa darabil inspirazio-iturritzat, arte- eta teknologia-lanak sortzeko. Gambiarra inguruan dituzun gauzekin inprobisazio burutsua eta prekarioa egitea da, gauzak konpontzeko edo behar duzun hori sortzeko. Gambiologia plataformak asmamenaren gaineko ikuspegi hori arte elektronikoetan nola aplikatu ikertzen du, funtzio anitzeko gailuak sortzeko. Proiektua talde gisa sortu zen, eta jarduera-eremua handitzen…

    REMARK Stool

    REMARK STOOL plastikozko supermerkatu-poltsekin osorik egindako lehen produktua da Amsterdamen. Polimeer enpresa bi urtez aritu da Polimarble garatzen, kalitate handiko artisau-termoplastikoa. Tokian bildutako PE film-plastikoa erabiltzen du % 100. Aulkia diseinatu zen Polimarble barneko altzarietan erabiltzearen mugak eta aukerak ikusi nahian. Aulki bakoitza desberdina da koloreei eta marrazkiei dagokienez, eta metalezko indargarririk gabe muntatu da.…

    Instituto Do It Yourself/ IDYS

    IDYS lankidetzazko jardunbideekin, maker kulturarekin, hirien baterako espazioekin eta herritar-ekimenekin lotutako ekintza- eta pentsamendu-espazioa da. IDYS bi programa nagusitan ardazten da: lankidetzazko pedagogiak (proiektu kolektiboetan eta komunitarioetan gaitasunak eta trebetasunak garatzeko hezkuntza ez formaleko programa bat) eta sareko lanak proposatzen dituzten esperientzia kolektiboak eta tresna irekiak aztertzen dituzten akademiaz kanpoko ikerketa-prozesuekin lotutakoak. Egilea TXP Madrilen…

    SUPERLOCAL, 0 miles production

    SUPERLOCAL tokiko ekoizpena sustatzen duen sare globala da. Eguneroko objektuak ekoizteko datu-base irekia da, eta kontsumitzaileei tresna sortzaileak eta sistemara eskuratzeko aukera ematen dizkie, teknika tradizionalekin zein digitalekin produktu praktikoak sortzeko. Andreak hainbat testuinguru alternatibo proposatzen ditu, ekoizpen-lerroaren eta objektuen garapenaren gaineko erantzukizuna hartuz. Tokiko baliabideak mapatzen ditu, hornitzaileekin eta ekoizleekin harremanetan jartzen da eta…

    Nukak Nautic Collection

    Fos

    Milioika pertsonek erabiltzen duten produktu batez (eguzkitako betaurrekoak) baliatuta, FOS proiektuak hondakinik gabeko etorkizuna landu nahi du, hezkuntzaren eta produktu-diseinuaren bitartez. Halaber, helburu du kontsumitzaile pasibo izatetik kontsumitzaile aktibo izatera igarotzeko espazioa izatea. Erabiltzaileek material bakarreko betaurrekoak egiten dituzte, tailer praktiko batean. Betaurrekoak apartekoak dira, eta pertsonaliza daitezke. Tokiko industriatik ateratako plastiko-hondakinekin eginda daude, eta…

    Paper Up!

    PAPER UP! objektuak kalitate handiko paper-hondakinekin eginda daude. Paperaren mamia erraz nahasten da erretxinarekin, txirbilarekin edo bestelako material organikoekin, eta hortaz, hainbat modutara erabil daiteke mâché papera. Bilduma indibidualek objektu erabilgarriak zein apaingarriak biltzen dituzte, hala nola katilu txikiak, loreontziak, adreiluak eta lanpara zintzilikariak. — TROPICAL panela — DOME+ lanpara — CURL UP+ loreontzia Egilea…

    RR201

    “Roca Recicla” munduko jatetxerik onenetako batean, El Celler de Can Roca jatetxean, hondakinak murrizteko ekimen aitzindaria da. Erabilera bakarreko materialekin, Andreu Carullak salmentan jarriko diren objektu zoragarriak eta erabilgarriak sortzen ditu, proiektua finantzatzeko eta jatetxean erabiltzeko. RR201 ekimena arraina eta itsaskiak garraiatzean erabili ohi diren poliestireno hedatuzko kutxez baliatzen da, eta hainbat erabilera izan ditzaketen…

    Autocoles

    AUTOCOLES Basuramak azken 4 urteotan hamar eskola ingurutan aurrera eramandako lan-ildoa da. Hezkuntza-espazioak modu ludikoan eta kolektiboan eraldatzea da helburua, batik bat jolastokiei dagokionez. Proiektu pedagogikoa da, eta, aldi berean, jolas-azpiegiturak taldean ekipatzeko eta eraikitzeko proiektua da, espazio horietan erlazionatzeko modua birplanteatzeko. Irakaskuntza-espazioen balioa handitzea da helburua, eta prozesuan zehar, espazioaren zati izatearen eta espazioa…

    KELAPACK

    «Kelapa deitzen diote Indonesian kokoari, hau da, Cocos Nucifera palmondoaren fruituari.» KELAPACK erabili eta botatzeko baxera Cassava bioplastikoz eta Indonesian ugariak diren alga gorriez egina dago. Polimeroa tokiko nekazaritzaren azpiproduktu batekin indartzen da: baztertutako azaletatik ateratzen diren koko-zuntza eta zohikatza. Bilgarria erabat biodegradagarria da, eta ez da naturan metatzen, botatzen dugunean. Materialaren plastikotasunari esker, baxerak…

    Plastic Blowing Project

    «Zer gertatuko litzateke fabrikazio-prozesu zahar bat material merke eta erraz batekin uztartuz gero? » Proiektua gai horren gaineko jakin-minaren emaitza da. Ura banatzeko erabili ohi diren plastizkozko hodiak edozein burdindegitan lor daitezke. Itxitako hodi bat motel berotzen da, biguntzeko, eta aire-presioa aplikatzen zaio. Hala, nire loreontzia jaio zen. Egilea KODAI IWAMOTOk (Kagoshima, Japonia) Kobeko Unibertsitatean…

    FACCyR-CTEP

    FACCyR - CTEP aldarrikapen-tresna bat da, eta langileok sortu genuen, gure eskubideak defendatzeko eta gure lanaren ingurumen- eta gizarte-balioa aitor zedin lortzeko. Herrialde osoko kartoi-biltzaileak, orgazainak, birziklatzaileak, hiri-berreskuratzaileak eta ingurumen-sustatzaileak biltzen ditugu. FACCyRen, kartoi-biltzaileek funtsezko instantzia guztietan parte hartzen dutela bermatzen duen birziklatze-sistema gizarteratzaileen alde egiten dugu: sustapena, atez ateko bilketa, tratamendua eta merkaturatzea. Argentinan,…

    ecoBirdy

    Jostailuak modu iraunkorrean birziklatzeko aukera bi urtez xehe-xehe aztertu eta gero, EcoBirdy berriz birzikla daitezkeen plastiko-hondakin birziklatuekin diseinuzko altzari zoragarriak sortzen hasi zen. Diseinatzaileek, Belgikako diseinuaren eta modaren hiriburuan, Antwerp-en, dute egoitza, eta zaharkituta geratu diren jostailuen bilketa eta altzarien diseinua eta ekoizpena barne hartzen dituen sistema berria sortu dute. Gaztetxoentzat eskola-liburua eta -programa diseinatu…

    Precious Plastic

    PRECIOUS PLASTIC kutsadura plastikoari irtenbidea emateko lanean ari diren ehunka pertsonek eratutako komunitate globala da. Ezagutzak, tresnak eta teknikak online partekatzen dituzte, inolako kosturik gabe. 2013an, Dave Hakk-ek sortu zuen Precious Plastic, eta haren hirugarren bertsioa martxan du. Plastikoa birziklatzeko makinak sortu ditugu. Makina zuk zeuk egiteko behar duzun informazio guztia ematen dugu. Makina horiek…

    Tejiendo La Calle

    TEJIENDO LA CALLE es un proyecto abierto a la participación. Consiste en la elaboración de estructuras ligeras a modo de parasoles mediante técnica de ganchillo XXL que son instaladas en las calles de Valverde de La Vera durante la semana cultural y las fiestas de agosto en el pueblo. Comenzamos en enero de 2013 y continuamos…

    Brandalism

    Weba http://brandalism.ch Herria Nazioarteko kolektiboa REHOGAR X PROIEKTU GUZTIAK

    Disarming Design from Palestine

    DISARMING DESIGN FROM PALESTINE hausnarrarazten gaituen diseinu-marka bat da. Diseinatzaile eta artista garaikideek sortutako objektu palestinar baliagarriak garatzen, aurkezten eta saltzen dituzte, bertako ekoizleekin elkarlanean. Markaren helburua da Palestina garaikideari buruzko beste kontakizun batzuk hedatzea eta gatazka-egoeretan sormenak duen rolari buruz hausnarraraztea. Diziplina anitzeko lan-harremanak bultzatuta, eredu artistiko berriak sustatzen ditu, eta artisau-ekoizpenerako ideia berritzaileak…
    • Conferencia ‘Collaborative Design of a Transparent and Inclusive Economy of Abundance’ — Marcin Jakubowski — REHOGAR X — Medialab Prado Madrid

    Open Source Ecology

    OPEN SOURCE ECOLOGYren xedea kode irekiko ekonomia sortzea da, produkzioa zein banaketa optimizatzen eta aldi berean ingurumenaren birgaitzea eta justizia soziala lortzen lagunduko duena. Lankidetza irekiaren bitartez berrikuntza areagotuko duen ekonomia eraginkor bat. Helburu hori betetzeko, OSE kode irekiko hainbat proiektu garatzen ari da Herri Globalaren Eraikuntza-sortarako (GVCS). Ezagutzen dugun bizimodurako beharrezkoak diren 50 makinarik…

    Fairphone

    FAIRPHONE elektronika bidezkoagoa lortzeko mugimendua eraikitzen ari den enpresa soziala da. Telefono bat egitean, horitza-katea irekitzen dugu eta pertsonen eta haien produktuen arteko harreman berriak sortzen ditugu. Bidezko merkataritzaren, iraupen luzeko diseinuaren, funtzionamendu onaren eta berrerabilpenaren eta birziklatzearen balio-katean eragin positiboa sortzen dugu, balio etikoei lehentasuna ematen dieten produktuen merkatua hedatzen dugun bitartean. Gure komunitatearekin…

    La Liberación de la Cocina

    LA LIBERACIÓN DE LA COCINAk erronka jotzen dio gaur egun etxeko espazioak bizitzeko moduari, horren azkar aldatzen diren bizi-ereduen erdian. Proiektuak modulutan zatitutako sukaldea aurkezten du. Modulu bakoitzak hainbat elementu ditu: hozkailua, kozinatzeko plakak, konketa, biltegiratzeko lekua eta hondakinak sailkatzeko zakarrontziak. Modulu guztiak pilagarriak dira, eta, hortaz, erabiltzaileek haien bizi-estiloaren arabera konfigura ditzakete. Egilea ALEJANDRA…

    Conectores para domos

    Domoak eraikitzeko, berreskuratutako materialekin esperimentatu dugu, ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko. Horrela, itxuraz oso gogorrak ez diren materialen piezekin, egitura egonkorra eta sendoa duten kupula geodesikoak lortzen ditugu. Hona hemen egin ditugun zenbait DOMO KONEKTORE, guztiak % 100 birziklatuak. A) Kanpin-dendetarako makilak; B) PP hodiez eginiko loturekin; C) Zigilua eta bizikleta-ganbera; Plastikozko hodia; D) Gardena…