Medialab Muebles OS

MEDIALAB MUEBLES OS, Medialab Prado kulturgunea altzariz hornitzeko proiektua da, zentroak berak dituen irekitasunaren, lankidetzaren eta esperimentazioaren premisa berberak jarraitzen ditu. Proposamen modular, topologiko eta materialen familietan oinarrituz (egurrak eta metalak), biltegiratze, egonaldi edo lan eta erakustaldi beharrak bete nahi ditu proiektuak.

Egilea

ZULOARK 2001ean sortutako Arkitektura eta Hirigintza bulego irekia da. Ordutik, eredu profesional likido eta kolaboratiboetan oinarrituz egiten du lan, proiektuen egiletza ahalik eta eragile gehienekin partekatzeko erantzunkidetasuneko inguruneak eraikiz.

Weba

www.zuloark.com

Herria

Madrid, España