Open Source Ecology

OPEN SOURCE ECOLOGYren xedea kode irekiko ekonomia sortzea da, produkzioa zein banaketa optimizatzen eta aldi berean ingurumenaren birgaitzea eta justizia soziala lortzen lagunduko duena. Lankidetza irekiaren bitartez berrikuntza areagotuko duen ekonomia eraginkor bat. Helburu hori betetzeko, OSE kode irekiko hainbat proiektu garatzen ari da Herri Globalaren Eraikuntza-sortarako (GVCS). Ezagutzen dugun bizimodurako beharrezkoak diren 50 makinarik garrantzitsuenak biltzen ditu sortak. GVCSren sortze-prozesuan, OSEk hardware askea dokumentatu eta kode irekian garatzeko plataforma modularra egin nahi du, eskalagarria, tresna fisikoen proiektuak eta lotutako enpresa irekiak barne hartuta.

Egilea

2003an, MARCIN JAKUBOWSKIk (Polonia) Open Source Ecology sortu zuen, fabrikazio zirkularra egia bihurtzeko. Prestakuntza formala jaso eta gero (ohorezko graduatua Princetonen eta Fisika Nuklearrean doktoregoa Wisconsingo Unibertsitatean), problema konplexuak ebazteko ezgauza zela ikusita, Missourin etxalde bat jarri zuen. Han sortu zen Herri Globalaren Eraikuntza-sorta (GVCS)